26-10-2008_22.10.53_5.jpg

ANIMALIEN SAILKAPENA, BIZITOKIAK, GALTZEKO ARRISKUAK...

26-10-2008_23.10.35_11.jpg

ANIMALIAK, BIZITZAREN LUZERA ETA ABIADURAREN ARABERA KONPARATUTA

29-11-2009_16.11.3_5.jpg

ANIMALIEN SAILKAPENA

(Klik euskaraz)



ANIMALIEN SAILKAPENARI BURUZ JAKIN BEHARREKOA


ANIMALIA ORNODUNAK: HEZURREZKO ESKELETOA dute, gurearen modukoa. Talde hauek daude:

- UGAZTUNAK: BIRIKEN bidez arnasten dute, BIBIPAROAK dira, ILEA dute. BIBIPAROAK dira eta kumeek ESNEA edoskitzen dute. Hauek dira ugaztunen zenbait talde: itsasoko ugaztunak, saguzarrak eta primateak.

- NARRASTIAK: BIRIKEN bidez arnasten dute; EZKATAK dituzte; OBIPAROAK dira eta ez dute kumerik zaintzen.

- HEGAZTIAK: BIRIKEN bidez arnasten dute; LUMAK, HEGOAK eta MOKOA dituzte; OBIPAROAK dira; eta kumeak zaintzen dituzte.

- ANFIBIOAK: JAIOTZEN URETAN bizi dira eta ZAKATZEN bidez arnaste dute. HELDUAK direnean, LURREAN bizi daitezke eta BIRIKETATIK arnasten dute. OBIPAROAK dira eta ez dituzte kumeak zaintzen.

- ARRAINAK: Arrainak URETAN bizi dira, ZAKATZEN bidez arnasten dute, EZKATAK dituzte eta HEGATSEN bitartez joaten dira, OBIPAROAK dira eta ez dituzte umeak zaintzen.


ANIMALIA ORNOGABEAK
- MARMOKAK: Itsasoko animaliak dira. Haien garroek ziztatu eta azkura eragiten dute.
- HARRAK: Gorputz bigun eta luzeko animaliak dira.
- MOLUSKUAK: Maskordunak daude (barraskiloak...) eta maskorrik gabeak (olagarroak...) daude.
- ARMIARMAK: Zortzi hal.
- INTSEKTUAK: Hiru zatiz osatuta daude: Burua, toraxa eta sabelaldea. Antenak dituzte, sei hanka, eta kasu askotan, lau hego. Intsektu jaioberriei larba esaten zaie, eta ez dira helduen berdinak. Naturan garrantzitsuak dira: landareak ugaltzen lagundu, eztia eta zeta eman. Kalteak ere eragin ditzakete: gaixotasunak kutsatu, egurra hondatu, uztak jan...